Martxoak 7
Maurice Ravel: Euskal sustraietatik konposatu zuen musikari unibertsala
1875eko martxoaren 7an jaio zen Ziburun Euskal Herriak eman duen musikari unibertsalena: Maurice Ravel. 126 urte geroago, bere musika mundu osoan zehar entzun daiteke.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lapurdin jaioa, haur zela joan zen Parisera Ravel familia, aita piano jolea zuen eta hark sartu zuen musikaren munduan. Ama, Ziburuko arrantzale familia batekoa zen, Raveli euskara eta euskaltasuna itsatsi zizkiona.
Musikari handia, bere boleroa munduan gehien interpretatzen den piezen artean dago baina oso ezagunak diren beste hainbat ere utzi ditu. Maite Idirin lagun hartuta gogoratu dugu efemeridean.