Itxi

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Graham Bell-ek ez zuen telefonoa asmatu, Antonio Meucci izan zen

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren eskutik, Zientzia Gosaria. Gaur, telefonoa izan dugu hizpide, uhinek osasunean duten eragina ere aztertu dugu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Telettrofonoa, izen horrekin bataiatu zuen Antonio Meuccik 1954an hari bidez komunikatzeko asmatu zuen gailua. 1860an publiko egin zuen bere asmakizuna baina inork mez zion jaramonik egin. Betiereko patentea erosteko dirurik ez, eta azkenean 1876an Graham Bell-ek eta bere konpainiak asmakizun berri gisa aurkeztu zuten telefonoa, orain ezagutzen dugun arrakastari hasiera emanez. Meucci ahanzturan geratu zen. Baina bera da telefonoaren asmatzailea, zor historiko hori argitu nahi izan du Idoia Mujikak zientzia gosarian. Eta telefonoaz ari garela, telefono mugikorraz, uhinez eta osasunean izan dezaketen eraginaz ikerketek diotena ere aztertu dugu Zientzia Gosarian. Xehetasunak, audioan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)