Itxi

ERREPORTAJEA

Alarma egoera eta konfinamendua, urtebeteko bizipenak

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Alarma egoera eta konfinamendua ezarri eta urtebetera, egoerak nola eragin dien azaldu dute dendari batek, taxi-gidari batek eta fisioterapeuta batek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela urtebete, 2020ko martxoaren 14an, Espainiako gobernuak alarma egoera ezarri eta konfinamendua agindu zuen. Bat-batean eguneroko jarduna eten egin zen. 15 egunerako etxeratze agindua hilabete eta erdira luzatu zen. Konfinamenduarekin batera, dendak, tabernak, eta  zerbitzu gehienak bertan behera geratu ziren. Itxialdiaren ondorioak oraindik ere agerikoak dira. Hilabete hauek pertsonak adina istorio eta bizipen utzi dituzte,  Goiz Kronikan, duela urtebete ezagutu genituen hiru laguni galdetu diegu nola bizi izan duten gertatutakoa.

Konfinamendua, hilabete hauetako gertakariak eta etorkizuna izan dituzte hizpide Joseba Irazusta Donostiako taxi-gidariak, Xuban Eugik Elizondoko fisioterapeutak eta Idoia Elexpuru Aretxabaletako arropa denda bateko jabeak.     

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)