ELKARRIZKETA-SALVADOR GONZALEZ
"Sei urtez aplikatu gabe, geldi dagoen etxebizitza legea garatzeko eskatzen dugu"
Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media
Salvador Gonzalez Etxebizitza Eskubidearen aldeko Euskal Ekimeneko kidea da eta espainiar estatuko hainbat hiriburutan deitu diren protestekin bat eginez, elkarretaratzeak egingo dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sindikatu nagusi guztiek, Stop kaleratzeak elkarteak, Gazteriaren kontseiluak eta hamaika auzo-elkartek eta alokairuan bizi diren pertsonen taldek osatzen duten ekimena da Etxebizitza Eskubidearen aldeko Euskal Ekimena. Gaur estatuko hainbat hiriburutan deitu diren protestekin bat egingo dute eta elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen, Donostian edota Bilbon.
Salvador Gonzalez etxebizitza eskubidearen aldeko euskal ekimeneko kideak gogorarazi digu euren eskakizunak zein diren; besteak beste "bizileku alternatibarik gabeko etxegabetzeak etetea errespetatzea, maizterrentzat legeak gogortzea, alokairu soialeko parkea zabaltzea edota alokairuak diru sarreren araberakoak izatea eta ez espekulatzaileen araberakoak". Horrezaz gain, lotsagarri jo du Euskadin, hiru herritarretik 1ek soldataren %40a baino gehiago etxeko gastuetarako zuzentzea lotsagarria dela adierazi du.
Bidenabar, gogorarazi du Jaurlaritzak "duela 6 urte prestatutako etxebizitza legea paper hutsean geratu dela" eta behin baino gehiagotan eskatu dutela "legea garatzeko"- Nabarmendu duenez, "legearen barruan badaudelako aurreikusitako hainbat mekanismo".