Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika

Zientzia Gosaria: Gauean zerura begiratu eta ez galtzeko gida

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunaren eskutik, Zientzia Gosaria. Gaur, udaberriarekin batera, Orion konstelazioari agur esan behar diogula azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Zerura begira jartzen zarenean izar multzo bat ikusi bai baina ulertzen ez baduzu, zuretzat propio egina da gaurko Zientzia Gosaria. Idoia Mujikak azaldu digu zerua egunero aldatzen dela eta hain zuzen, horregatik Orion konstelazioa ipar hemisferiotik desagertzen da udaberriarekin batera. Konstelazio hori da Mujikaren kutunena eta bere inguruko xehetasunak eman dizkigu. Baina lasai, zerua hobeto ulertzeko eta bereziki zerura begira jarri eta izar bakoitza kokatzeko app baten berri ere eman baitugu: Star Walk 2 izenekoa, eta doakoa dena.

Zientzia Gosaria gaur, zerura begira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)