Kargatzen...
Itxi

Idoia Mujika

Zientzia Gosaria: Giza genomaren irakurketatik, Covid 19aren txertoetara

Igotz Alkorta | EiTB Media

Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko komunikazio eta dibulgazio arduradunak Zientzia Gosaria eskaintzen digu igandero. Gaur, 20 urte egin dugu atzera, giza genoma deszifratu zenekoa dugu abiapuntu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Gizadiak inoiz sortu duen mapa garrantzitsuena eta zoragarriena da", 2000. urtean Bill Clinton AEBtako presidenteak esandako hitzak dira, giza genoma dezifratu edo irakurri zela iragarri ostean. 20 urte geroago, balantzea gazi gozoa dela esan digu Idoia Mugikak. Genomaren ezagutza aurrerapen handia izan zen, baina oraindik galderak erantzunak baino gehiago dira. Aurrerapenei dagokionez, ordea, azpimarratzekoa da, RNA mezularia duten txertoak, orain Covid 19aren aurka sortu diren Pfizer edo Modernarenak esaterako, ez liratekeela posible izango giza genomaren irakurketa hori gabe.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)