Kargatzen...
Itxi

Maiatzak 30

Juan San Martin: Lehen arartekoa izan zen euskaltzalea

Igotz Alkorta | EITB Media

Duela 16 urte, 2005eko maiatzaren 30ean hil zen Juan San Martin. Idazlea, euskaltzain osoa, arkeologoa eta lehen ararteko ere izan zen gerra oste gogorretik loratu zen belaunaldiko kidea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Idazle, espeleologo, arkeologo, etnografo, mendizale, ararteko eta euskaltzain izan zen Juan San Martin, hamaika ekimenetan buru belarri ibili zen gizona. Espainiako gerra zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen familiarekin. Eta haren osteko basamortuan hasi zen ureztapen lanetan. Euskaltzaindian, euskara batuaren eztabaida gordina egokitu zitzaion eta Koldo Mitxelenak proposatutako batasunaren alde egin zuen. Idazlan ugari argitaratu zuen bere bizitzan zehar.

2005eko maiatzaren 30an hil zen Hondarribian, efemeridera ekarri dugun Juan San Martin.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)