Itxi

ELKARRIZKETA - LABA EGITASMOA

Josune Ilundain: "Erreferentziazko gune aktibo eta bizia izatea nahi dugu"

Iruñeko Gaztelu plazan, euskalgintzak gune berri bat izango du laster. Momentuz hutsik den eraikin batean zer egingo duten zehazteko LABA egitasmoa jarri dute martxan, baita diru-bilketa ere.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Iruñeako Gaztelu plazan, euskalgintzak gune berri bat izango du. Momentuz hutsik den eraikin batean LABA deitu dioten egitasmoa jarri dute martxan eta proiektuari zein forma eman zehazten ari diren bitartean, diru-bilketari ere ekin diote itsulapikoa.eus atarian.

Josune Ilundain LABAko kideak Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'n adierazi du "erreferentziazko gune aktibo eta bizia" sortzea dutela helburu. "Programazio propioa sortu dezakeena", "erabilera anitzeko toki bat, bizia, edonor batuko balitz proposatzeko edota sortzeko aukera emango diona". Proiektua definitzen ari bada ere, euren nahia zein den argi dute: "elkargune bat, topagune bat, euskal sortzaileentzat erakuslehio bat, oholtza leku bat, jarduera kulturalak aurrera eramateko leku bat..." Hori guztia gainera,  Iruñeako bihotzean, "leku bisitatu eta ikusgarrian" kokatuko dela ere zehaztu du Ilundainek.

Audioak (1)