Itxi

Ipart EHko hauteskundeak

Ubiria: "Zentro-eskuina eta EH Bai izango dira bi polo nagusiak hurrengo urteetan"

Maite ALustiza | EiTb Media

Ipar Euskal Herrian, departamendurako eta eskualderako hauteskundeen bigarren itzulia dute gaur. Zazpi kantonamendutan lehiatuko da EH Bai. Maite Ubiria kazetariak lehia hertsia espero du Hendaian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Pirinio Atlantikoko departamendurako batzarkideak aukeratzeko, kantonamendu guztietan bigarren itzulia egingo dute gaur. Lehen itzulian, abstentzioa %62koa izan zen, eta Ipar Euskal Herriko hamabi kantonamenduetatik hamaikatan zentro eskuina izan zen nagusi. Maite Ubiria kazetari eta 'Goiz Kronika' saioko solaskideak uste du parte hartzea handitzen bada, aldaketak egon daitezkeela bigarren itzulian.

Euskal Herria Bai zazpi kantonamendutan izango da; horietatik seitan zentro-eskuinaren aurka lehiatuko da. Ubiriak uste du bi horiek izango direla hurrengo urteetan Ipar Euskal Herrian izango diren bi polo nagusiak. Hendaia da kasu bakarra EH Baik zentro eskuina parez pare izango ez duena. Norgehiagoka estua aurreikusi du Ubiriak, sozialistekin.

Baiona-Angelu-Biarritz eremuan, zentro-eskuina izan zen nagusi lehen itzulian. Ubiriaren arabera, Frantziako ezkerra indarrak batzen saiatuko da, eta historikoki izan dituen kantonamenduak berreskuratzen.

Eskualderako hauteskundeei dagokienez, Akitania Berrian, lehia gutxi espero da. Alain Rousset sozialistak irabaztea espero da; hala balitz, bosgarren agintaldia luke.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)