Kargatzen...
Itxi

Uztailak 3

Jose Uruñuela: Musikari eta dantza maisu, garai zailetan

Igotz Alkorta | EiTB Media

Atzo bete ziren 58 urte Jose Tomas Uruñuela hil zela. Musikagile, musikologo eta dantza-maisu arabarrak egindako lana aztertu dugu Jon Bagues Eresbil-eko zuzendari izandakoarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1891ko uztailaren 28an jaio zen Jose Tomas Uruñuela Fernandez de Larrea, Gasteizen. Madrilgo Unibertsitatean Kimikan Lizentziatu zen. Gaztetatik izan zuen musikarako bokazioa. Irakaskuntzan aritu zen eta Gasteizko arte eta ofizioetako eskolako kontseilari izatera iritsi zen. 1926 urtetik aurrera bere lehen euskal musika orriak plazaratzen hasi zen. Gerra aurretik idatzitakoa da Zuberoako "Maitia nun zira" kanta herrikoiari egin zion harmonizazioa. Garai hartan, Baranbion bizi izan zen. Herriko gazteei txistua jotzen erakutsi zien eta dantza taldea eratu zuen. Gerra zibilean Parisera joan zen ihesi, han Eresoinka proiektuan sartu zen. Ondoren Donostiara joan zen bizitzera eta Udal dantza eskola sortu zuen.

Eresbilen dago gaur egun Uruñuelaren ondare musikala. Jon Bagues zuzendari izandakoarekin hitz egin du Joxe Juan Ugalde lankideak.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)