ERREPORTAJEA
Pobrezia eta gizarte bazterkeria arriskuan diren 300 haurrentzat udalekuak, Euskadin
ENERITZ GORROTXATEGI | EUSKADI IRRATIA
Barakaldon bezala, Gasteizen eta Bilbon ere, Save the Children erakundeak elikadura, hezkuntza-errefortzua eta laguntza-emozionala eskainiko die bazterkeria arriskuan dauden haurrei. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ere ahalegintzen dira. Barakaldon izan da Euskadi Irratia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haurren eskubideen aldeko borrokan diharduen Save The Children gobernuz kanpoko erakundeak udalekuak hasi ditu Euskadin. Pobrezia eta gizarte bazterketa arriskuan dauden 300 haur baino gehiagorekin izango dira, Gasteizen, Bilbon eta Barakaldon egingo dituzten hitzorduetan. 6 eta 12 urte arteko haurrekin, bizi-ohitura osasungarriak sustatzen ahaleginduko dira, elikadura, hezkuntza-errefortzua eta laguntza emozionala eskaintzeaz gain.
Euskadi Irratiko mikrofonoa Barakaldon izan da udaleku hauek ezagutzeko. Xabi Ealo lankidearen erreportajea da.