Itxi

Elkarrizketa

Felix Zubia: "Hamarretik bederatzi behar dira txertatuta koronabirusaren kasuan talde immunitatea lortzeko"

Donostia ospitalean bigarren unitate bat ireki behar izan dutea koronabirusa dutenentzako azaldu du Euskadi Irratian Felix Zubiak. Kutsatzeak gora egin ahala ospitaleko presioa ere igo dela azaldu du Donostia Ospitaleko ZIUetako buruak, nahiz eta aurreko olatuen zenbaki berak ez diren.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Talde immunitatea lortzeko herritarren %70 txertatzea jarri da gaur arte muga gisa. Covid-19aren hedatzeko erraztasuna ikusita ordea, hamar herritarrtik bederatzik txertoa jaso izanda lortuko dela immunitatea uste du Felix Zubia Donostia Ospitaleko Zainketa Berezietako buruak eta Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioko medikuak. Gaitza oso kutsakorra denez aurreikusopen orokorra egokitu behar dela esan du Euskadi Irratiko "Goiz kronika"n, are gehiago adin tarte handietara txertaketa masiboa iritsi ez bada. Behin hori lortuta nahikoa izango duelakoan da Zubia, baina ordura arte egun ditugun prebentzio neurriei eutsi behar zaie.

Pademia hasi denetik inoizko kutsatu gehien zenbatu den astea igaro berritan, ospitaleetan presioa areagotzen hasi dela azaldu du Zubiak: "Donostian unitate batean sartu ohi ziren eta bigarren bat irekitzeko premia izan da". Zainketa Berezien Unitateetan gaixoen laurdena koronabirusak eraginda dago Euskadin eta horietako gehienak txertorik hartu ez duten gazteak direla azpimarratu du. Badira, hala ere, dosi bakarrarekin larri direnak, baita bi dosiak dituen "bakanen bat" ere.

Audioak (1)