Itxi

Elikadura

Gero eta herrialde gehiago ari dira intsektuak elikaduran txertatzen

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Uda honetan Portugalgo janari dendetan egongo dira salgai lehen aldiz intsektuak. Ekainean onartu zuen jaki horien merkaturatzea Elikagaien eta Albaitaritzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta, dagoeneko, eskuragai daude supermerkatuetako apaletan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kilkerrak, matxinsaltoak, kakalardoak eta beste hamaika intsektu espezie eros daitezke herrialde askotako janari dendetan. Ekialdean ohikoa da aspaldidanik, eta gero eta gehiago dira bide bera jarraitzen duten herrialdeak. Europan, esaterako, Txekiar Errepublikan, Holandan edota Herbehereetan daude baimendurik intsektuen salmentak.  Egunerokotasuneko elikagai gisara hartzen dira bertan, eta ohiko dietetan txertaturik daude. Biztanleriaren hazkundea eta baliabide naturalen urritasuna dituzte hizpide.

Elikagaien Mundu Erakundeak dio intsektuek bitanima bikoitza dutela haragiak edo arrainak baino, eta onuragarriak direla animalia horien proteinak eta aminozidioak. Bide horretatik, elikadura joera berriak datozela dirudi, eta horren gaineko irakurketa egin du Euskadi Irratian, Bittor Rodriguez Dietista-Nutrizionista eta EHUko irakasleak.

Rodiguezen proposamenak kalera eramanda, era guztietako iritziak jaso ditu Euskadi Irratiak. Etorkizun hurbilean badirudi intsektuak elikagai berriak izango direla. Dena den, ikusi beharko da, oraindik, etorkizuneko jaki bihurtuko den ala ez. Kalean jasotako testigantzek argi diote; kosta egingo litzateke elikagai horiek gurean txertatzea, egungo gizartean ohitura aldaketa handia litzateke.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)