HEGALUZEA
Eugenio Elduaien: "Kuota betetzea positiboa da, esan nahi du badagoela nahikoa arrain Kantauri itsasoan"
ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media
Hegaluzearen kostera amaitu berritan, balorazio positiboa egin du Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidenteak Euskadi Irratian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Astelehenean amaituko da hegaluzearen kostera Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleentzat. Arrantzatu dute ezarritako kuota ia osoa, hortaz, debekaturik izango dute astelehen gauerditik aurrera hegaluze gehiago arrantzatzea. Laugarren urtez aurreikusitakoa baina laburragoa izan da kostera, eta hori ere positibotzat jo du Eugenio Elduaienek, Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradietako presidenteak.