Itxi

ELKARRIZKETA

Garamendi: "Urrian jasoko dugun eskumen proposamena onartuko dugu, sasi-transferentzia ez bada"

ENERITZ GORROTXATEGI | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzako Autogobernu eta Gobernantza Publikoko sailburua izan da Euskadi Irratiko Goiz Kronikan. Bizitzeko gutxieneko errentaren eta trenbideen eskumenak hilabete barru Jaurlaritzaren esku izan daitezkeela baieztatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskadi Irratiko Goiz Kronika"n izan da Olatz Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Autogobernu eta Gobernantza Publikoko Sailburua, eta hilabete barru bi eskumenen inguruan Espainiako Gobernuak helaraziko dien proposamenaz aritu zaigu. Bizitzeko gutxieneko errentaren eta trenbideen eskumenak lirateke urtea amaitzerako Jaurlaritzaren esku geratu litezkeenak. Garamendi sailburuak, ordea, ez du baztertu "gehiago ere" izan daitezkeenik.

Bizitzeko gutxieneko errentaren inguruan adierazi du "beti" exijitu dutela "eskumena behar bezala etortzea", eta urrian jasoko duten proposamena onartuko dutela, "baldin eta sasi-transferentzia bat ez bada".

Eskumenez mintzatzean, astebete da Jaurlaritzak "Higadura isila" izeneko liburua plazaratu zuenetik, eta Garamendi sailburuak esan du "ikuspuntu teknikoetan" oinarritutako lana dela. "Ikuspuntu tekniko eta juridikotik" egin dela eta "urteetan zehar egindako higaduraz" ari dela, "errealitate objektibo bat mahai gainean jarriz". 

Eusko Legebiltzarrean asteon izan den Politika Orokorreko eztabaidaren ostean autogobernuaren inguruan azaldutako ideien ondoren, gobernukide diren bi alderdiek dituzten iritzi  edo ikuspuntu ezberdinen inguruan ere egin diogu galdera Euskadi Irratiko Goiz Kronikan.

Albisteak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)