Kargatzen...
Itxi

Urriak 3

Goenkale: Euskal fikzioan mugarri bat

Igotz Alkorta | EiTb Media

1994ko urriaren 3an hasi zen Goenkale. Arralde herriko Lasatarren abenturek mugarri bat jarri zuten ordura arteko euskarazko fikzioan. Proiektua Pausoka ekoiztetxeak eraman zuen aurrera, orduko zuzendari Iñaki Eizmendirekin hitz egin dugu, 27 urte geroago.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Goenkale" Euskal Herriko belaunaldi bat baino gehiagorengan eragin zuen telesaila izan zen, 22 urtetan zehar. 1994ko urriaren 3an lehen atala eskaini zenean gutxik irudikatu zezaketen ibilbidea izan zuten Arraldeko gorabeherek. Sekulako audientziak izan zituen lehen denboraldietan, ondoren behera egin arren, publikoaren babesa urteetan luzatu zen. Aktore ezagun askoren seaska ere izan zen 2015ean amaitu zen telesaila.

27 urte geroago, Arraldeko kaleetan sartu gara efemeridean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)