Urriak 10
Agosti Xaho: Lehen euskal erromantikoa
1811ko urriaren 10ean jaio zen Agosti Xaho Atharratzen. 47 urterekin hil zen arte, ekarpen handia utzi zuen kazetari, idazle, eta biltzaile gisa. Eta, oro har, euskal pentsamenduan eragin zuen. Patri Urkizu idazleak sakon ikertu du Xahoren lana eta berak eman dizkigu xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
XIX. mendearen lehen erdian bizi izan zen kazetari, idazle eta pentsalaria da Agosti Xaho. Euskal abertzaletasunaren aurrekaritzat hartzen dira bere ideiak eta besteak beste, berari zor dizkiogu euskal gramatika jasotzen duen lehen lanetako bat Antton Abadiarekin elkarlanean. Baita euskarazko lehen aldizkaria ere: Euskal Gaseta.
Hainbat kanturen biltzaile, mitoen sortzaile (Aitorren kondaira berak asmatua da) Agosti Xaho lehen euskal erromantikoa izan zela dio Patri Urkizu idazleak. Bere laguntzaz gogoratu dugu efemeridean.