Kargatzen...
Itxi

ETXEBIZITZA

Xebax Christy: "Fiskalitatea aldatu behar da jendea bultzatzeko etxebizitza bat urte osoan alokatzera"

MAITE ALUSTIZA | EITB MEDIA

Baionan, etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egingo dute arratsaldean, 30 eragilek baino gehiagok babestuta. Erakunde publikoei neurriak hartzeko eskatuko diete, bigarren etxebizitzak eta etxebizitza turistikoak muga ditzaten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Etxebizitzari lotutako arazoa ez da berria Ipar Euskal Herrian, baina "maleruski egoera txartzen ari da", manifestazioa sustatu duen Alda mugimenduko Xebax Christyk adierazi duenez. Orain arte etxebizitza zirenak etxebizitza turistiko bilakatzen ari direla salatu du Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-n, eta legea aldatzearen alde mintzatu da: "Gaur egun, urte osoan alokatzen baldin bada etxebizitza bat fiskalki zerga gehiago duzu ordaintzeko, etxebizitza turistikoa egiten baduzu baino. Fiskalitatea aldatu behar da jendea bultzatzeko alokatzera urte osoan eta ez etxebizitza turistikoa alokatzera".

Arratsaldeko hiruretan egingo dute manifestazioa, Euskal Herrian bizi, eta etxebizitza ukan. Espekulazioari ez! lelopean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)