Itxi

ERREPORTAJEA

"Musikarik gabeko bizitza imajinatzea ezinezkoa da"

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Enola Arruebarrena eta Berta Arrillaga umetan hasi ziren abesbatzetan parte hartzen, orain haurrei eskolak ematen dizkiete.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Enola Arruebarrena Leioakoa da, 10 urte zituela hasi zen Kantika koralean kantuan, orain 22 urte ditu eta musika ikasten ari da Musikenen. Berta Arrillaga donostiarrak 23 urte ditu, haurra zela hasi zen abesbatzen mundua, besteak beste Donostiako Orfeoian. Musika eta kantua beraien bizitzen ardatz bihurtu dute, eta  orain zaletasun hori neska-mutikoei helarazteko lanean ari dira.

Berta eskolaz kanpoko jardueren artean abesbatza aukeratu duten ikasleekin aritzen da, eta biek haurren abesbatzak zuzentzen dituzte. Enolak musika ikasketak pedagogia arlora eta haurren zuzendaritzara bideratu ditu. Hainbeste aukeren artean, haurrek musikaren aldeko apustua egitea zaila dela badakite, baina gustura daude egindako aukerarekin "entsegu eta emanaldietan sortzen den energia berezia" delako  bien esanetan. Musikari gabeko bizitza imajina ezina da bientzat.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)