Kargatzen...
Itxi

SUTEA HERNANIN

Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea: "Kalteak handiak dira, egiturak eutsiko ote dion begiratu behar dugu"

Amaia Etxeberria

Leer en Castellano

Florida kaleko 108. atarian piztu zen sua Gabon gauean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eraikinean bizi diren sei etxebizitzetako familiekin bildu da, haien egoerak aztertu eta "epe ertain luzera irtenbideren" proposatzeko. Batzuk hoteletan daude aterpe hartuta, beste batzuk senideen etxeetan. Udalak beste erakundeekin elkarlanean, familia horientzako epe luzerako irtenbidea kudeatzen ari da.

Bitartean, teknikariek Florida kaleko 108garren zenbakiko eraikina aztertuko dute, kalteak zenbaterainokoak diren aztertu eta egiturak eutsiko ote dion ala ez ikusteko. "Kalteak handiak dira, suak ez ezik, itzaltzeko erabili den urak ere kalteak eragin ditu", argitu du alkateak.

Sua zerk eragin duen ez dakite oraindik. Ez da hipotesirik baztertzen.

Audioak (1)