Otsailak 13
Joxe Mari Auzmendi: Euskal hezkuntza josteari eskainitako bizitza
Joxe Mari Auzmendik arrasto sakona utzi zuen euskal hezkuntzan sinesten duten eragileengan. Eredu propioa sortzen eta sare ezberdinak josten aritu zen hamarkadetan, Hik Hasi egitasmo pedagokikoaren bidez eta beste hamaika ekimenetan. Ainhoa Azpirotz Hik Hasi-ko erredaktore buruarekin gogoratu dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
2020ko otsailaren 13an hil zen Joxe Mari Auzmendi. 65 urterekin, minbiziak eraman zuen. Kimika ikasketak egin eta Legazpiko Patricio Etxeberria lantokian aritu zen lanean. Baina laster hezkuntzara egin zuen salto. Legazpiko Haztegi ikastolan sartu zen, gerora Magisteritza ikasi zuen, irakasle elkartean aritu zen eta LAB sindikatuko ordezkari ere izan zen. Sindikatuak irakaskuntza atalean Gipuzkoan izan zuen lehen liberatua. Irakasle lana utzita, beste irakasle batzuekin HIK HASI egitasmo pedagogikoa sortu zuen, izen bereko aldizkaritik sortutako proiektua. Harez geroztik, hamarkadetan euskal hezkuntza eredu propioaren aldeko langile nekaezina izan zen, sare ezberdinak josten ahalegin eskerga egin zuen eta euskal hezkuntzak behar zuen horretara hurbildu nahian beste hainbat ekimen ere sortu zituen, Haziz Hezi edo Oinherri besteak beste.
Efemeridean, xehetasunak.