Itxi

Otsailak 20

Rene Cassin: Giza eskubideak, bizitzaren ardatz

Igotz Alkorta | EITb Media

Renne Cassin baionarra giza eskubideen aldarrikapen unibertsalaren sortzaileetako bat da eta bakearen nobel saria irabazi duen euskal herritar bakarra. Josean Rodriguez Ranz Eusko Jaurlaritzako giza eskubideetako sailburu ordearekin aztertu dugu Cassin-en ekarpena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

RENE CASSIN familia judu batean jaio zen Baionan. Zuzenbide ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerran,  zauritu egin zuten…eta horregatik Frantziako armadak lizentziatu egin zuen. Aix-en-Provenceko unibertsitatean Zuzenbideko irakasle izan zen. Lillera bizitzera joan eta Parisko Unibertsitatean aritu zen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, erresistentzian sartu eta Londresen osaturiko Frantziako erbesteko-gobernuan parte hartu zuen.

1948an, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sustatzen lagundu zuen, eta hori dela eta, 1968an bakearen nobel saria eman zioten. Hamabost urez, Europako Giza Eskubideen Auzitegiko presidente ere izan zen. 1976ko otsailaren 20an hil zen 88 urterekin.

2003az geroztik, Eusko Jaurlaritzak Rene Cassin saria ematen du urtero abenduaren 10ean. Xehetasunak efemeridean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)