Itxi

Martxoak 19

Anton abadia: Euskara sustatu zuen noble, poliglota eta zientzialaria

Igotz Alkorta | EITb Media

125 urte bete ziren atzo Anton Abadia hil zenetik. Nobleen leinu batean jaioa, aita zuberotarra zuen eta ama irlandarra. 14 hizkuntza hitz egitera iritsi zen eta zientzia ikerketa garrantzitsuak egin zituen, euskara sustatzeaz gain. Patri Urkizu idazlearekin aztertu dugu bere ekarpena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hendaian, hortxe dago zutik Abadia jauregia. Anton Abadiak Ondarraitz hondartzaren ondoan eraiki zuen jauregi ederra, gaur egun astronomia behaketarako eta Abadia beraren lanak ezagutzeko gunea da, Zientzia Akademiari utzi baitzion jauregia duela 125 urte hil zenean.

Bere ikasbide nagusia zientzia izan zen. Mineralogia, biología, fisika eta, batez ere, astronomía ikasi zituen Parisko Sorbona unibertsitatean. 12 urte egin zituen Etiopian, herrialde horretako hizkuntzak, etnologia eta kartografia lantzen.

Ondoren, aitaren aldetik zetorkion euskaltzaletasunak bultzatuta, euskarari buruzko ikerketak eta lanak egiten hasi zen Anton Abadia. Louis Lucien Bonaparte eta Agosti Xaho zuberotarra ezagutu zituen. Eta azken honekin euskal gramatika bat atera zuen. Patri Urkizu idazleak eman dizkigu xehetasunak eta Abadiak bultzatu zituen Lore Jokoen inguruan ere jardun gara berarekin. Xehetasunak, efemeridean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)