Itxi

Pablo Gonzalezen atxiloketa

Oihana Goiriena: "Polonia ez da nazioarteko legedia betetzen ari; epaiketa bidegabea eduki dezake Pablok"

MAITE ALUSTIZA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hilabete baino gehiago darama preso Pablo Gonzalez kazetariak Polonian, Errusiaren aldeko espioitza leporatuta. Goiriena bikotekideak Espainiako kontsularen bidez izan du haren berri. 'Goiz Kronika'-n azaldu duenez, "nahiko ondo" dago, baina salatu du ia bost aste daramatzala inkomunikatuta.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Otsailaren 28an atxilotu zutenetik, Pablo Gonzalez kazetariak ezin izan du familiarekin eta gertukoekin harremanetan jarri. Ostiralean Espainiako kontsularen bisita jaso zuen espetxean, eta telefono bidez, kazetariak esandakoak azaldu dizkio kontsulak Oihana Goiriena Gonzalezen bikotekideari. Goirienak Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika' saioan esan duenez, "nahiko ondo" dago animoz eta osasunez.

Orain arte, kontsula da familiari azalpenak eman dizkion bakarra: "Hasieran esaten zigun Poloniako burokrazia oso-oso luzea izaten dela, nahaspilatsua, baina berak ere ez du azaltzen hain luze jotzea". Goirienaren hitzetan, burokraziarekin bakarrik ez da ulertzen ia 5 astez inkomunikatuta egotea, eta susmoa du kazetaria bakarrik sentiarazi nahi dutela: "Bere morala ukitu nahi dute, batez ere jakinda ostiral goizean zerbitzu sekretuek galdekatu egin zutela berriro".

Gonzalez maiatzaren 29ra arte egongo da behin-behinean preso, eta hortik aurrera etor daitekeenarekin, kezkatuta agertu da Goiriena. Uste du Poloniako Gobernuak ez duela nazioarteko legedia bete, eta beldur da, epaiketa "bidegabea" izateko arriskua ikusten baitu.

Albisteak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)