Kargatzen...
Itxi

IÑIGO CABACAS

Iñigo Cabacasen heriotzatik hamar urte bete direnean, zauriak itxi gabe jarraitzen du

ANE AGIRRE | EITB Media

Leer en Castellano

Hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. 4 egun koman egin ostean 2012ko apirilaren 9an zendu zen.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Justizia lortzeko bide guztiak agortzear, gaztearen falta leundu ezinik da familia; sufrimenduaren aringarri bakarra jendearen berotasuna da. Hala, alboan izan dituzten guzti horiei eskerrak emateko baliatuko dute urteurreneko omenaldia. Oier Amorrortu Cabacasen lehengusuak aletu dizkigu zorigaiztoak sorrarazi dizkion bizipenak, baita auziaren egungo egoera ere.

Izan ere, gorabehera ugariren ostean justiziaren bidea itxita da Espainiar Estatuan. Ertzain bati bete beharko ez duen bi urteko espetxe zigorra ezarri zitzaion eta gainontzekoak absolbitu egin zituen sententziak, eta familiak Europar auzitegietara jo du. Abenduan jakin zen, bestalde, Ertzaintzak ere barne ikerketa itxi egin duela. Erakundeen jarrera gogor salatu du behin eta berriz sendiak.

Heriotzaren hamargarren urteurrenean 'Iñigo Gogoan' herri ekimenak omenaldia antolatu du ezbeharra izan zen tokian, Indautxuko Kirrukili plazan.

Audioak (1)