Itxi

FRANTZIAKO HAUTESKUNDEAK

Nicolas Blain (EH Bai): "Macronen politikek eraman gaituzte egungo egoerara"

ANDER ALTUNA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Frantziako hauteskunde presidentzialetarako bigarren itzuliaren aurrean, EH Bai koalizioak boto deirik ez egitea erabaki du. Ultraeskuinari bozka bat bera ere ez emateko deia berretsi du Blainek, baina Macron bozkatzeko deirik ere ez du egin: "Gure hautesleak aski helduak dira zer egin esateko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abstentzioarekin batera, ezkerreko hautesleak giltzarri izango dira bihar zortziko presidentetza hauteskundeetan. Frantzia Insumisoa alderdiak gaur gauean ezagutaraziko du boto kontsignarik emango duen edo ez. EH Bai koalizioko militanteek erabaki dute boto deirik ez egitea, eta erabaki hori arrazoitu du Euskadi Irratiko mikrofonoetan Nicolas Blain bozeramaileak.

Eskuin muturraren kontrako jarrera tinkoa agertu du Blainek, baina aldi berean, Macronen politikak gaitzetsi ditu ultraeskuina indartu dutelakoan. "Ezkertiar gisa ultraeskuinari aurre egingo diogu hautesontzietan eta kaleetan. Baina, azken bost urteetan Macronek eramandako politikek ekarri gaituzte honaino", esan du.

Horrekin batera, ekaineko hauteskunde legegileak eta biharko Aberri Eguna izan ditu hizpide EH BAI-ko kideak.

 

Audioak (1)