Apirilak 24
Elgeta, Molaren tropen gerra trofeo bihurtu zenekoa
Igotz Alkorta | EITb Media
Intxortako fronteak hilabeteetan eutsi zion Molaren tropa faxisten erasoari. 1937ko apirilaren 24an hartu zuten frankistek Elgeta, hilketak eta bortxaketak izan ziren lehen ordu horietako mendekua. Duela 85 urteko pasarte gogor hori gogoratu dugu Intxorta kultur elkartelko Juan Ramon Garairekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Anttoni Telleria izena ezezaguna izango da gutako gehienontzat. Bere kasua ikono bat da ordea, Elgetan 1937ko apirilaren 24an hasi eta hurrengo orduetan bizi izan zena ulertzeko. 14 urte zituen Anttonik. Soldadu frankistak bere etxean sartu eta aita hil eta ama larri zauritu ostean bortxatu egin zuten behin eta berriz. Ama ondoren hartan hil zen. Juan Ramon Garai Intxorta kultur elkartekoak azpimarratzen duenez Molaren tropek Elgetan sartu izana ospatzeko modua izan zen, bi aldiz porrot egin baitzuten saiakera horretan. 37 elgetar hil zituzten egun horietan.
Intxortako frontean, berriz, 232 gudari eta miliziano hil ziren eta ehunka faxista. Txikiak erraldoiaren kontra egindako borroka latz eta luzea izan zen, hilabeteetan eutsi zieten. "Arma oso gutxi zituzten milizano eta gudariek. Hegazkin bat bera ere ez zuten eta faxismoak Aviazione Legionaria, Legion Condor, mairuak..." azaldu du Garaik. Xehetasun gehiago, efemeridean.