Amnesty International
Gerretan emakumeek pairatzen duten zapalkuntza bikoitza hizpide, Amnesty Internationalen 48. Batzarrean
Ane Agirre | EITB Media
Gatazka guneetan dauden emakumeek bizi duten egoera, adierazpen asktasunaren defentsa, osasun eskubidea, justizia klimatikoa eta beste hainbat gai izango ditu aztergai Amnesty International erakundeak, gaur, Donostian egingo duen batzarrean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Donostian, Kursaal jauregian, Amnesty International erakundeak 48. batzarra du. Asteburu osoan zehar, estatuko 250 ekintzaile baino gehiago elkartuko dira; besteak beste, gatazka guneetan emakumeek bizi duten egoera salatu eta aztergai berezia eskainiko zaio palestinarrek bizi duen zapalkuntzari.
Euskadi Irratiko "Goiz Kronika" saioan izan da Edurne Etxebarria Amnesty International Euskadi erakundeko ordezkaria: "Badakigu gerra garaietan giza eskubideen urraketak ematen direla. Gure ardura horiek ikusi, ikertu eta salatzea da, gobernuek hartzen dituzten erabakiak epaitu gabe". Etxebarriaren arabera, gainera, mesedegarria da bake akordioak iraunkorragoak izateko, urraketak jasaten dituztenen parte hartzea.