Maiatzak 7
Arturo Kanpion: Nafarroa, euskara eta foruak
Igotz Alokrta | EiTb Media
Arturo Kanpion izen handia da Euskal Herrian. Nafarroa bihotzean zuen euskaltzalea, foruen defendatzailea, politikaria eta idazlea izan zen besteak beste. Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa da Kanpion. Sagario Aleman euskaltzainarekin aztertu dugu bere ekarpena.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iruñeko Txapitela kalean jaioa 1854ko maiatzaren 7an, euskaldun berria bera, Arturo Kanpion Jaimebon-ek lan handia egin zuen euskararen, euskal kulturaren eta Euskal Herriko foruen alde.
Nafarroako idazle handienetakoa izan zen. Batez ere, argitaratutako lanei dagokienez. 90tik gora argitalpen utzi zituen. Nafarroaren euskaltzaletasuna azpimarratzen zuen berauetan, Sagario Alemanek esan digunez. Euskaltzaindiaren sorreran izan zuen paperaz ere aritu zaigu. Xehetasunak, efemeridean.