Itxi

Politika

Andde Sainte-Marie:'Zoritxarrez ez dut ikusten baldintza politikoak bete ahal direnik ezkerrak irabazteko'

Ane Aguirre Mendia | Euskadi Irratia

Akitania Berria eskualdean kontseilaria den Sainte-Marie Frantziako hauteskunde legegileez, Ezkerreko Fronteaz eta baita Ipar Euskal Herriko egoeraz aritu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Akitania Berria eskualdean kontseilaria da Andde Sainte-Marie, hain zuzen, Alain Rousset sozialista buru duen ezkerreko gehiengoan. Bada, Frantziako hauteskunde legegileei begira, Ezkerreko Frontea ofizialki aurkeztuko den honetan, ezkerreko boto-emaileek horrelako koalizioa eskatzen zutela uste du Saint-Mariek: "Ez da batasun bat, hauteskunde koalizioa baizik; ez dut uste programa-akordioa sakondua den, baina beharrezkoa da". Hala ere, Euskadi Irratiko Goiz Kronikan esan duenez ia ezinezkoa ikusten du egun ezkerrak irabaztea.

Bestalde, hiru barrutiak intsumiso eta sozialisten artean banatzearen akordioaz eta, batez ere, sortu diren haserreen inguruan galdetuta zera dio: "Lokalki haserre horiek izatea aski normala da, baina ez dute eraginik izango. Collete Capdeviellen eta berdeen kasuan lehenik kasu egin behar diete beren etxeei begira, eta hor hautuak eginak izan dira lau entitate politiko oso ezberdinen artean". Era berean, "abertzale eta sozialista gisa" espero du EH Bai ezkerreko frontera gerturatzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)