Maiatzak 22
Joxe Anjel Lujanbio: Arrauneko garai zaharren patroi
Igotz Alkorta | Eitb Media
1932ko maiatzaren 22a jaio zen Joxe Anjel Lujanbio Oskila Pasai Donibanen. Itsasoari begira bizi zen arraunlari familia bateko kidea, bere garaiko patroi handienetakoa izan zen. 2015ean hil zen. Juan Mari Lujanbio semearekin gogoratu dugu efemeridea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Traineruak egurrezkoak ziren garaira garamatza gaurko efemerideak. Joxe Anjel Lujanbio 1932an jaio zen, Valentin aita arraunlari izana zuen eta bera ere hala hasi zen. Pedro Etxeberria "Pedrotxo" ordea, berehala ohartu zen Joxe Anjelen patroi-dohaiez. 1956an Kontxako bandera irabazi zuen; sanjuandarren historian bigarrena. Ondoren, Hondarribiara joan zen, Pasai Donibanen patroi gogorregia zela baitzioten. Hala kontatu digu Juan Mari Lujanbiok, Joxe Anjelen semeak. 1965, 66, 67 eta 68an ere irabazi zuen kontxa Joxe Anjel Lujanbiok, Hondarribiako patroi gisa. 5 kontxako bandera irabazi zituen beraz, beste hainbat garaikurrekin batera.
Beste garai batzuk ziren. "Patroia orduan prestatzailea zen, entrenatzailea, arduraduna... " esan digu Juan Mari Lujanbiok. Xehetasun gehiago, efemeridean.