Itxi

DESGAITASUNA

Azkar aurreratzen diren gaixotasunentzako, prozesu geldoegiak

OLATZ BALDA | EITB MEDIA

Estatuko hainbat erakunde desgaitasuna neurtzen duen baremoa berritzeko eskatzen ari dira, izan ere, egungoa zaharkitua gelditu da. Baremazio berrian ia 10 urte damatzate lanean, eta dekretua aurten indarrean sartzea espero bazen ere, itxaronaldi luze honek etsipena hedatu du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

179.000 lagun daude Hego Euskal Herrian desgaitasun fisiko edo organiko batekin. Bizitza normal bat eramateko zailtasunak neurtzen dituen baremo batetik pasa behar izan dute guztiek, eta balorazio horren arabera esleitzen da eskubide sisteman sartzeko desgaitasun ziurtagiria.

Egun egiten den balorazioak 20 urte ditu eta baremazio berrian azken ia 10 urteak daramatzate lanean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)