Itxi

ERREPORTAJEA

Bertsolaritza eta adinekoen egoitzak bat eginda

XABIER URTEAGA | EITB MEDIA

Adin-adin egitasmoaren baitan Gipuzkoako 18 egoitzatan bertso saioak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bertsolaritza adinekoen egoitzetara eramatea, eta horietan bizi diren pertsonen parte-hartzea bultzatzea dira Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lankuk prestatutako "Adin-adin" egitasmoaren helburuak. Maiatzean Gipuzkoako 18 egoitzatan izan dira saioak.

Bergarako Mizpirualde egoitzan Andoni Egaña eta Ainhoa Agirreazaldegi aritu ziren bertsotan. Pandemiaren ondorioz, solairuka antolatutako hiru emanaldi egin zituzten. Adineko pertsonentzak horrelako saioak mesedegarriak dira antolatzaileen esanetan.

 

Audioak (1)