Ekainak 5
Willy Koch: Argazkilari leinu baten hasiera
Igotz Alkorta | EITB Media
Willy Koch Alemanian, Ohligsen hirian ,jaio zen 1878ko ekainaren bostean. 20 urterekin Frantziara joan, eta ondoren, Donostian finkatu zen 1898an. Hor hasi zen argazkilari leinu bat. Edurne Koch birbilobak eman dizkigu xehetasunak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Willy Koch Resines argazkilari estudioan hasi zen praktikak egiten XIX. mende amaiera hartan eta gerora bere enpresa propioa ireki zuen. Estudio izena zuen argazki estudioa izan zuen eta bertan aritu zen familia, bere lau seme alabak. Pintore abila ere bazen eta hori bere argazkietan sumatzen zela esan digu Edurne Koch-ek. Garaiko nobleziaren argazkilari ere bihurtu zen. Willy Koch-en argazkiak, besteak beste, Donostiako El Pueblo Vasco egunkarian eta Novedades aldizkarian eta Madrilgo Nuevo Mundo eta La Esfera aldizkarietan argitaratu zituen.
Ondoren, Sigfrido Koch Bengoetxea semea izan zen argazkilaritza gehien sakondu zuena. Estudioko argazkiak egiteaz gain, kaleko argazkiak, paisaiak eta erretratuak landu zituen. Koch-tarren hurrengo kate-maila haren semea izan zen, Sigfrido Koch Arruti, edurneren aita. 2010ean Donostiako Kutxa aretoan, Sigfrido Koch Arrutiren omenezko erakusketa egin zen KOCH leinuko argazkilarien argazkiekin. Gaur euren historia ezagutu dugu efemeridean.