Ekainak 26
Mattin Larzabal, euskara zabaltzen irrati bidez
Igotz Alkorta | EITb Media
Mattin Larzabal Ipar Euskal Herriko euskarazko irratigintzaren erreferenteetako bat izan zen. Duela bi urte utzi gintuen 1950eko ekainaren 26ean jaio zen kazetari eta euskaltzale baxenafartarrak. Olatz Idoate Gure Irratiko kazetaria bide lagun ondu dugu efemeridea.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mattin Larzabal Aiherran, Nafarroa Beherean, jaio zen 1950eko ekainaren 26an. Euskal kazetari eta euskaltzalea izan zen. Nerabe zela, seminarioan sartu zen baina laster Pauera joan zen joan zen zuzenbide ikasketak egitera. 1970eko hamarkadan Baionako Mendeberri elkartea sortu zuen, euskara suspertzeko funtsezko izan zen elkartea, besteak beste, gazteei euskarazko ikastroak eman zizkielako.1982an irratigintzan sartu zen, Gure Irratian boluntario hasieran, eta pentsa, ondoren lanean 30 urte egin zituen.
"Gure Irratian lanean hasi zen sortu eta urte gutxitara, lehen soldatapeko langilea izan zen eta bertan eman zuen bizia" gogoratu digu Olatz Idoate Gure Irratiko koordinatzaileak. "Denbora hartan kazetarik ez ziren trumilka eta are gutxiago euskaraz", azpimarratu du Idoatek. Larzabalek euskararen aldeko apustu irmoa egin zuela bere bizitza osoan, oroz gain, hori nabarmendu digu. Xehetasunak, efemeridean.