Elkarrizketa
Jose Ignacio Asensio: “Argi luzeko estrategia da Pedro Sanchezena, ez inprobisazioa”
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusia Euskadi Irratiko Goiz Kronikan izan da PSOEk batzorde federala egin biharamunean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak "indartuta" eta 2023ko hauteskunde zikloari begira "martxa bat sartzeko prest" ikusten du PSOE. Horren erakusle da Ferrazen atzo egindako batzorde federala, Asensioren esanetan. Eskuina "terrorismoaren erabilera politikoa" egiten ari dela uste du Gipuzkoako sozialisten buruak, eta horren aurrean txalotu egin du Patxi Lopez Espainiako Kongresuan bozeramale izateko hartutako erabakia: "Erreferente morala da".
Usurbilgo Udalak joan den astean Arkaitzerrekan hartutako laginek balio kezkagarriak dituela jakinarazi ostean, Asensiok esan du isuria ez duela Zubietako erraustegiak eragin. GHK-k eta URA agentziak ikerketa abian dutela eta horren berri jakinaraziko dutela esan du Asensiok.