Kargatzen...
Itxi

Suzidioaren prebentzioa

"Isiltasuna da gehien hiltzen duena; oso mingarria eta arrisku faktorea da"

TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Leire Izagirre suizidioaren gaian aditua den psikologoa eta kriminologoarekin hitz egin dugu gaiaren inguruan Goiz Kronikan. Gaurkoa, irailak 10, Suzidioaren prebentziorako mundu eguna da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Osakidetzak aste honetan emandako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bi egunez behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du.

30 urtez azpiko adin taldean heriotza kasu nagusia da. Sufritzen ari denari nola lagundu eta zer ekidin behar dugun argitu digu Leire Izagirre psikologo eta kriminologoak. Goiz Kronikan "Sufritzen ari denari arretaz entzutea funtsezkoa da; eta profesionalengana bideratzea ere ezinbestekoa da kasu horietan", Izagirreren hitzetan.

Hedabideon kasuan, ezkutatu gabe, baina morboan erori gabe hitz egin beharko genuke suizidioaz.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)