Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika Asteburua

"Banatzaileek mozkin-marjina txikia dute: 100 saldu behar dute 2,6 irabazteko"

TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jon Ander Egaña Euskadiko Elikagai Klusterreko Zuzendari Nagusiak egin ditu hitzok "Goiz Kronika" irratsaioan. Yolanda Diaz Espainiako presidenteordeak prezioak mugatzea proposatu du, baina hori ez dela irtenbidea uste du Egañak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oinarrizko elikagaien salneurria da gehien garestitu dena: urtebetean, esnearen prezioa % 25 igo da; olioarena, % 24; arrautzena, % 22… Aurretik datorren arazoa dela uste du Jon Ander Egaña Euskadiko Elikagai Klusterreko Zuzendari Nagusiak "Goiz Kronika"n azaldu duenaren arabera; orain areagotu besterik egin ez dela uste du.

Inflazioaren ondorioz, salneurri guztiek egin dute gora, eta marjinak ere txikitzen ari zaizkie denei. "Elikadura katean aberasteko helburuarekin egoeraz aprobetxatzen ari denik ez dut uste", esan du Jon Ander Egañak.

 "Zer etorriko den udazkenean ez daki inork; egunez egun eta egokitzen joan beharko dugu. Prezioak garestitzea ez zaio inori interesatzen", Egañaren hitzetan.

 

 

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)