MINTZALAGUNAK
Mintzalagun taldeak, Donostiatik Euskal Herri osora
MAITE ALUSTIZA | EITB MEDIA
Euskal Herriko mintzalagunen egitasmoa 30 urte betetzear da, eta sorreratik gaur egunera arte, urteotako ibilbideari erreparatu dio Euskadi Irratiko 'Goiz Kronika'-k. Nahi duenak parte hartzeko aukera du ikasturte honetan ere.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko ikastetxe eta unibertsitateetan abiatu dute ikasturtea, eta euskaltegietan ere motorrak berotzen dabiltza. Herri askotan zabalik dute dagoeneko mintzalagun programan izena emateko epea. Datorren urtean 30 urte beteko dira lehen mintzalagun taldeak sortu zirela; Donostian hasi ziren egitasmoarekin, Bagera Euskaltzaleen Elkartearen eskutik.
30 urteotan, gizartearen beharretara egokitu dute eskaintza, eta mintzapraktikarako hainbat aldaera berezi ere sortu dituzte. Pandemiaren garairik zailena igarota, aurreko martxa berreskuratzen ari dira orain.