Kargatzen...
Itxi

Goiz Kronika Asteburua

“Katalunian piztu egingo da berriro ere independentziaren aldarria orduko arazoak ez direlako desagertu”

TAMARA FERRARI | EITB MEDIA

Fermí Rubiralta kataluniarra, historiagilea, idazlearen arabera Katalunian ilusioa zertxobait apaldu den arren, berpiztuko da berriro ere; orduko arazoek bere horretan dirautelako, Goiz Kronikan azaldu duenaren arabera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Testuinguruan kokatu behar dugu duela bost urteko Kataluniako urriaren 1a; segur aski Parisko 1968ko maiatzetik hona ez da horrelako mugimendurik egon, Fermí Rubiralta kataluniarra, historiagilea, idazlearen arabera. "Gizarte zibilak bultzatu zuen mugimendua, Parisen bezala, eta ez soilik urriaren 1ean, aldarrikapen politiko garrantzitsuak egin ziren urrian zehar", Rubiraltak "Goiz Kronika"n azaldu duenez.

Fermí Rubiraltaren iritziz "Poliziak erabilitako indarkeriak ilusioa apaldu zuen zertxobait. Eta ondoren Kataluniako alderdien arteko lehiak ere apaldu dute duela bost urte erakutsitako indar hori. Baina oraindik ere badira hamaika arrazoi duela bost urteko aldarriari eusteko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)