Glaukoma
"Bapatean ikusi ezinik geratzen zara. Zerbait arraroa nabaritzen duzunerako, berandu izaten da"
Irene Ugalderi bizitza goitik behera aldatu zitzaion duela 10 urte. Glaukoma garaiz detektatzearen garrantziaz hitz egin digute berak eta Aritz Urcola mediku oftalmologoak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egun batetik bestera, ikusten ez zuela geratu zen Irene duela 10 urte, 48 urte zituela. ONCE fundazioaren laguntza ezinbesteko izan du urteotan eta gaur egun ONCE-n egiten du lan harreragile. Mediku azterketak egitearen garrantzia nabarmendu digu.
Aritz Urcola mediku oftalmologoak azaldu digu adina dela arrisku faktore nagusia, baina gehiago ere badira. Begiko tentsioa kontrolatzea giltzarri izan liteke, hura baita arazoren bat dagoela aurrez erakusten duen seinale argiena.