Kargatzen...
Itxi

ZIENTZIA GOSARIA

Ezagutzen al duzu zientziaren arabera "munduko txisterik barregarriena" dena?

Amaia Etxeberria | EITB Media

Umorearen azterketa zientifikoa egin digu Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak, Zientzia Gosarian. Hamaika txiste kontatu dizkigu, onak eta txarrak; guztiak frikiak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nork esan du zientzilariek ez dutela umorerik? Idoia Mujika Materiaren Fisika Zentroko Komunikazio arduradunak hamaika txiste kontatu dizkigu, eta ez edonolakoak: txiste "zientifikoak"; horietako bat, gainera, zientziaren arabera enpirikoki "munduko txisterik onena" dena. Txiste bakoitzaren azalpena ere eman digu, denok barre egin dezagun, kar, kar, kar...

Audioak (1)