Kontsumobide
Hipoteka gastuen erreklamazioa egiteko aukerarik ba al da oraindik?
EITB Media
Leire ALberdi Kontsumitzaileen Elkarteko abokatuak hipoteka gastuei lotutako oinarrizko kontzeptuak errepasatu ditu, eta erreklamazioa egiteko baldintzak azaldu ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hipotekako gastuen erreklamazioa egiteko aukera iraungita al dago dagoeneko? Zer egin beharko genuke banketxeak itzulketa egiteari atea itxi badio? Leire ALberdi Kontsumitzaileen Elkarteko abokatuarekin oinarrizko kontzeptuak errepasatu ditugu. Gainera, azaldu du banku entitateen aldetik ezezko erantzuna jaso dutenen kasuan begiratu behar dela zein argudio erabili duten dirua itzuliko ez dutela justifikatzeko. Erantzun baldin bada hipoteka sinatzerakoan gastuak partekatuko genituela sinatu genuela, banaketa hori proportzionala izan ote zen begiratu beharko dela. Ez bazen proportzionala izan, epaitegietara joateko aukera dago.