Frantzia
Peio Dufau: "Macronen jokoa da ezkerreko koalizioan zatiketa sortzea"
EITB Media
EH Baiko ordezkari eta Fronte Popular Berriko diputatuak uste du Macronek Lucie Castets ezkerraren hautagaiari eman beharko liokeela gobernua osatzeko agindua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Frantziar Estatuan Asanblea Nazionala eratzeko hauteskundeak egin eta ia bi hilabete igaro direnean, Emmanuel Macron presidenteak elkarrizketa sorta hasi du alderdi politikoekin hurrengo lehen ministroa nor izango den erabaki aurretik.
Ezkerreko Fronte Popular Berriak du ordezkaritza handiena nahiz eta gehiengorik ez izan, baina uste dute eurei dagokiela gobernuburua nor izango den proposatzea.
Fronte Popular Berriak dituen diputatuetako bat da Peio Dufau da, Ipar Euskal Herriko ordezkaria, 6. Hautesbarrutikoa eta EH Baiko kidea. Larunbatean Euskadi Irratiko Goiz Kronikan azaldu duenez, Lucie Castets ezkerraren hautagaiari eman beharko lioke Macronek gobernua osatzeko agindua, gehiengo osorik gabe bada ere, "ezkerrak bere hautua egin baitu".
Gogorarazi duenez, azken hauteskundeetan ere Macronen alderdiak ez zuen gehiego osorik baina bere alderdia izan zen bozkatuena eta bere alderditik atera zen lehen ministro bat izendatu zuen. Berez, "bide beretik joan beharko" lukeen arren, azken informazioak ikusita "ilun" ikusten du etorkizuna.
Dufauren ustez Frantzia Gobernurik gabe egonda, azkar aukeratu beharko litzatzeke lehen ministro bat, baina uste du Macronen jokoa izango delaa "nahikoa denbora hartzea ikusteko ea ezkerrean zatiketarik ematen den".
Izan ere koalizioetarako akordioak lortu ahal izateko oztopo gisa ikusten dute ezkerreko frontetik kanpoko alderdiek Fronteko kide den Frantzia Instusmisoa alderdia, "ezker muturreko" alderditzat baitute, eta hori litzateke Dufauren ustez Macronek itxarongo lukeen zatiketa. Dufauk, hala ere, ez du zatiketen beldurrik.
Kontuan izan behar da datorren urteko ekainera arte ezingo litzatekeela hauteskunderik berriro deitu. Era beran, Dufauk azaldu duenez, "Macronek bere alderdiko norbait izendatuko balu, bai ezkerrak, bai eskuin muturrak zentsura mozioa aurkeztuko lukete, zeren ez lituzke emaitzak errespetatuko".
Ezkerreko Fronte Popularrak Lucie Castets hautatu du lehen ministro izateko, 37 urteko ekonomialaria, Parisko Udalean finantza zuzendaria eta zerbitzu publikoen defentsan lan egiteagatik ezaguna. Harekin egin zuen hain justu lehen bilera Macronek ostiral honetan. Castetsek azaldu zuenez, "gobernatzea ahalbidetuko dien koalizioa osatzeko prest da".