Elkarrizketa
Amiantoaren biktimen elkartea: "Espainiako Gobernuaren utzikeriagatik etsita eta haserre gaude"
IRATI BARRENA BOLINAGA | EITB MEDIA
2022ko urrian jaso zuen argi berdea amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko legeak, baina oraindik biktimek ez dute kalte ordainik jaso.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ahaztuta, etsita eta haserre sentitzen dira Amiantoaren biktimak, Jon Garcia, FEDAVICA, Espainiar estatuko Amiantoaren biktimen elkarteen federazioko bozeramaileak azaldu digunez. Diputatuen Kongresuan duela ia bi urte onartu zen Amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa sortzeko legea. Hiru hilabetetan laguntzak martxan jarriko zirela aurreikusi zen arren, biktimek kalte ordainen zai jarraitzen dute. Izan ere, 25 miloi euroko diru partida arautzeko dekretua oraindik ez da onartu. Egonezina sortu du honek Amiantoaren Biktimen elkarteetan. Espainiar Estatuan, Ministerioaren estimazioen arabera, urtero 4582 pertsona hiltzen dira amiantoaren ondorioz.