Buruko Osasunaren Eguna
"Normaltasuna emateko hitz egitea da garrantzitsuena"
Euskadin 15 eta 29 urte arteko hamar pertsonatik batek dio antsietatea edo depresio sintomak dituela. AGIFES elkarteak badu gazteei laguntzeko programa bat, "Zeuk Aukeratu" izenekoa, eta hura ezagutu nahi izan dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Datorren osteguna, urriak 10, buru osasunaren eguna da.
Geroz eta gehiago hitz egiten dugu errealitate horri buruz, eta batez ere gazteengan duen eraginaz.
Izan ere, azken datuen arabera, Euskadin 15 eta 29 urte arteko hamar pertsonatik batek dio antsietatea edo depresio sintomak dituela.
Gipuzkoako AGIFES elkarteak badu gazteei propio laguntzeko programa bat. "Zeuk Aukeratu" du izena eta hura ezagutu nahi izan dugu.
Nekane Azuabarrena, AGIFES-eko psikologo eta programa horren koordinatzailearekin, eta Erika Rio erabiltzailearekin hitz egin dugu.