Itxi

ERREPORTAJEA

Farmaziak, aukeratua ez den adinekoen bakardadeari aurre egiteko bitartekari

EITB Media

Farmazia lagunkoiak proiektu pilotua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan du "Goiz Kronika"k.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

XXI. mendeko epidemia handiena da bakardadea aditu askoren ustez. Erakundeetatik, ekimen ugari sortu dira horrekin amaitzeko; tartean, Euskadi Lagunkoiak proiektua.

Horren baitan ari dira lehen aldiz farmaziak ere bakardadeari aurre egiteko kolaboratzen "Farmazia Lagunkoiak" proiektu pilotuaren baitan. Gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru farmaziak hartzen dute soilik parte ekimenean.

Tartean, Dulantziko Angulo Erce farmaziak. Bertako Amaia Angulo farmazialariarekin egin dugu zita, egunerokoan nola jarduten duten bertatik bertara ezagutzeko. Baita, Marta Moreno, Euskadi Lagunkoia ekimeneko teknikariarekin eta Ane Fernandez Barakaldoko Bakea osasun zentroko erizainarekin.

Audioak (1)