Migrazio Politikak
"Espainiak eta Frantziak dituzten muga politikek heriotzara kondenatzen dute jendea"
Korrikaren testuinguruan, Irundik Hendaiarako bidea egin zuten 36 migratzaile afrikarrek iaz. Haiei laguntzea leporatuta, 7 ekintzaile epaituko dituzte datorren astean. Endika Perez LAB-eko ordezkariarekin aztertu dugu gaia Santiago zubian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Egungo politikak arrazakerian oinarritzen direla salatu du LAB sindikatuaren ekintza sozialeko idazkariak. Bihar goizeko 11:30ean manifestazioa egingo dute Irun eta Hendaia artean. Dozenaka elkartek egin dute bat deialdiarekin.