Asteburuan
Kataluniara begira egongo da 'Goiz Kronika' asteburuan
ERREDAKZIOA | G.U.
Joxe Juan Ugaldek gidatzen duen saioan, Begoña Errazti eta Xabier Gurrutxaga izango dira solaskideak larunbatean.
Katalunia izango da asteburuan 'Goiz Kronika' saioaren ardatz nagusia. Joxe Juan Ugaldek gidatuta, erreferendumerako kanpaina hasiberriari egingo diogu tartea, eta larunbatean bertan Gure Esku Dago dinamikak Bilborako deitu duen manifestazioa ere aztertuko dugu.
Larunbatean, 07:00etan hasiko da albistegia eguneko albisteen errepasoarekin. 08:00etan hasiko da albistegi nagusia, eta, 08:30ean, berriz, Begoña Errazti eta Xabier Gurrutxaga izango dira solaskideak; besteak beste, Kataluniaz eta Gure Esku dagok deitutako manifestazioaz ariko dira.
Igandean, berriz, 07:00etan jarriko du martxan 'Goiz Kronika' Joxe Juan Ugaldek, eta 09:00etan ekingo dio albistegi nagusiari.