Itxi

Negu gorria ostalaritzan

'Eguraldi txarra dela-eta, badira udaberrira arte itxiko dituzten tabernak'

Negu tankerako lehen asteburuak alarma gorriak piztu ditu ostalaritzan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euriak eta ekaitzak lausotu du ostalarien jarduna pasa den asteburuan. Terrazak erabili ezinda egon dira, segurtasun neurriak zaintzeko taberna eta kafetegien edukiera murritzagoa dute eta kasu askotan bete zaizkie. Izan dira bezeroei ezin dutela sartu esan dionik ere. Egoera honetan, kontuak ez zaizkie ateratzen eta formula bila hasi dira: tabernari batzuk ordutegia moldatuko dute, lehenago itxiko dute, astean egun batzuetan ez dituzte ateak irekiko eta bada, udazken-neguan itxi eta udaberrian lanera itzultzea pentsatu duenik ere. Goizka Gaur albistegian ostalari eta bezeroekin hitz egin dugu eta Mikel Aiestaranek, Gipuzkoako ostalarien zuzendaritza taldeko kideak, eman dizkigu sektorearen eskaeren berri.

Audioak (1)